Cargando…
Placas fotovoltaicas en un tejado

Aldundiak abeltzaintzako ustiategietan autokontsumorako plaka fotovoltaikoak instalatzeko dirulaguntzen deaildia zabaldu du, maiatzaren 24ra arte

Arabako Foru Aldundiak Dekretu bat argitaratu du aste honetan. Helburua abeltzaintzako ustiategietan autokontsumorako energia berriztagarrien erabilera sustatzea da, plaka fotovoltaikoen instalazioen bitartez.

Gutxieneko inbertsioa 5.000 € eta 15.000 € artekoa izan daiteke, non dirulaguntza kostu hautagarriaren %50ekoa izango den. Kontzesioa lehia-prozeduraren bidez egingo da, deialdi honetarako ezarritako 50.000 €ko kredituaren mugaren arabera.

Eskaera egiteko epea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik. Pertsona fisikoen kasuan, Aldundiaren erregistroan egin daiteke. Egoitza elektronikoaren bitartez eskatzeko, esteka honen bidez.