Cargando…

Abeltzaintza birsortzaileari buruzko jardunaldietara gonbidatzen zaitugu, Bruno Vasquettorekin

Aste honetan, UAGAk eta Natuarabak abeltzaintza birsortzaileari eta ganadu larratze arrazionalari buruzko jardunaldiak egingo dituzte, Bruno Vasquetto adituaren eskutik. Urriaren 14an, asteartea, Arabako Mendialdean egingo da jardunaldia, eta 15ean, berriz, Nafarroan (Uharte Arakil). Honekin batera doan  kartelean  ikus dezakezu programa. Jardunaldien prezioa 160 eurokoa da bi egunetarako, eta 90ekoa egun baterako; UAGAn afiliatuta dauden ustiategientzat […]

Ekin Coffee nekazal ekintzailetzari buruz, Irailaren 30ean

Araba Ekinean elkartearen jardueren barruan, hilabete honetan nekazaritza sektoreko ekintzailetzara hurbiltzeko jardunaldi bat antolatu du, Ekin Coffee izenekoa. Jardunaldian horretan, Lurraren eta bere produktuen osasuna erdigunean jartzen duen ekintzailetza motako enpresa ezagutzera eramango dituzte. Bilkura arratsaldeko 5etatik aurrera egingo da, Gasteizko Udaleko Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentroan eta bisita bat egin ahal izango da bertako instalazioetara. […]

Ayudas dirigidas a generar empleo en la producción y distribución de producto ecológico agrario en Vitoria-Gasteiz

El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ha aprobado una línea de ayudas dirigidas a generar empleo e impulsar el desarrollo de empresas en el sector de la producción y distribución de producto ecológico agrario en Vitoria-Gasteiz. Estas son sus líneas: 1. Ayudas a la contratación de personas para la realización de tareas agrícolas. Tiempo máximo subvencionable: 6 […]

Nekazal Test Espaziorako ikastaro berria martxan Gasteizen

Gasteizko Udalak CROPS4LIFE proiektuaren esparruan garatzen ari den Gasteizko Nekazaritzako Test Gunearen bigarren promoziorako izena emateko epea ireki du. Programa hau Gasteiz inguruan agroekologiaren, nekazaritza birsortzailearen edo permakulturaren esparruan, beren nekazaritzaproiektua taldeka landu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Profesionalek babesten dute programa, prestakuntzara eta pertsona bakoitzaren ideia probatzera zuzenduta dago. Esteka honetan, 2025. urteko prestakuntzari […]

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

UAGAk AKIS Foroan parte hartu du GEN i Agro Alavés proiektua ezagutarazteko

UAGAk Euskadiko ezagutzaren transferentziarako AKIS Foroan parte hartu zuen joan den astean. Foro horretan, aurten gauzatzen jarraitzen duen Gen i Agro proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ziren. Sindikatuak karbono aztarna, “Carbon Farming” edo “karbono-bonuak” bezalako gaiak eta horiek nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean duten eragina eztabaidatu ziren mahai-inguruan parte hartu zuen. GEN i AGRO ALAVÉS proiektuak Arabako […]

UAGAk antolatutako artzaintzari buruzko jardunaldiak aurreikuspen guztiak bete zituen

Aste honetan izan da UAGAk antolatutako txandakako artzaintzari buruzko jardunaldia, eta hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Pablo Etcheberry izan zen hizlaria; abeltzain argentinarrak azaldu zuen nola lortu duen kostu minimoko teknologietan oinarritutako abeltzaintza praktikan jartzea, ekoizpena maximizatuz eta hektareako abere-zama handituz produkzio handiagoak lortu daitezkeen. Larreen erabilera sustatu eta belar ondua, pentsua eta […]

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

Gogorarazi nahi dizugu datorren ekainaren 3an UAGAk Pablo Etcheberryren eskutik antolatutako jardunaldia izango dela. Abeltzaintza-sektorearentzat aberasgarria izango den topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarduerak zati teoriko bat izango du goizean eta bazkalostean praktika saioa egingo da abeltzaintza-ustiategi batean. Jardunaldia doakoa da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da (Gustavo: 635 704 865).

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro  enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro […]

Eskalmendiko labore ekologikoen lursail esperimentalaren emaitzak aurkezten dira

Aldundiak 2023ko kanpainako Eskalmendiko lursail esperimentaleko ekoizpen ekologikoko saiakuntza agronomikoen emaitzak aurkeztu ditu. Proba ezberdinak egin dira okindegi-gaitasuna duten gari-barietateen, bazka eta ale gaitasun bikoitza duten arto-barietateetan eta ekilore oliotsuen kalitatea eta kostuak aztertzeko. Eskalmendiko lursailaren helburua esperimentazioan oinarritzen da, nekazariek landa-esperientziak ikus ditzaten, ustiategi bakoitzean ezarri beharreko barietateak, maneiua eta laboreak aukeratzen laguntzeko. Emaitzen […]

Espigas de trigo y harina

Martxoaren 22an, Lanirina proiektuaren aurkezpena

Lanirina Arabako Lautadan garatutako lankidetza-proiektu bat da, eta zerealaren ekoizpen ekologikoari lotutako errotaritza-jarduera txikiak sortzea du helburu. Horrela, zirkuitu laburretan merkaturatu, eskualdeko motor ekonomiko eta sozial gisa jardun eta lankidetza-negozio-eredu berri bat garatu nahi da. Martxoaren 22an proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia egingo da. Programa kontsultatu eta izena emateko, hemen egin dezakezu.

Gasteizko Udalaren Nekazaritza Ekologikoari buruzko ikastaroak

Datorren martxoan hasiko dira Gasteizko Udalak enplegurako prestakuntzako urteko planaren barruan nekazaritza ekologikoarekin lotutako hainbat ikastaro. Ikastaroak batez ere langabetuentzat zuzentzen dira. Sektorean prestakuntza edo esperientzia izatea eta jarduera horretan profesionalki jarduteko interesa baloratuko da. Ikastaroak honako hauek dira: • Nekazaritza ekologikoa – AGAU0108 profesionaltasun-ziurtagiria (450 ordu, 2024/03/11 – 2024/07/09) • Lurzoruaren erabilera, ustiategi ekologikoetan […]

Baratzezaintza biointentsiboko jardunaldia Antoñanan

Otsailaren 19an, astelehena, baratzezaintza biointentsiboaren sistema ezagutarazteko jardunaldia antolatu da Arabako Mendialdean. Metodo honetan aspalditik lanean ari diren Soilik kooperatibako  kideek emango dute ikastaroa, eta sistemaren gako teorikoak zein praktikoak ezagutaraziko dira. Jardunaldia Antoñanan izango da, arratsaldeko 4etatik 7etara. Izena esteka honen bidez eman dezakezu.