Cargando…

Uztailaren 16an, igandea, Ironman probak eragindako trafiko-gorabeherak gogorarazten dizkizugu

Igande honetan, Ironmaneko kirol-proba egingo da Araban, eta Uribarri urtegiaren inguruan eta Gasteizeraino zirkulazioan gorabehera handiak eragingo ditu. Karreraren ibilbideak ustiategien nekazaritza-lanetan ahalik eta eragin txikiena izan dezan, batez ere, eremu gatazkatsuetan (kooperatibetarako sarbideak, esaterako), albiste honekin batera doan planoa kontsultatzea gomendatzen dizuegu. Hemen deskargatu dezakezu. Antolatzaileek jakinarazi dute debekatuta dagoela lasterketaren noranzkoan zirkulatzea. Arazorik […]

Polilla del racimo

Mahastietan luku sitsaren aurkako proiektuak sustatzeko dirulaguntzak

Uztailaren 26an, mahastietan sexu-nahasteko teknikak aplikatuz luku sitsari aurre egiteko laguntzak eskatzeko epea irekiko da. Epea abuztuaren 18ra arte zabalik egongo da. Laguntza hauen helburua teknika hau Araban aplikatzeko lankidetza-proiektuak sustatzea, teknikaren garapena bultzatzea eta lurraldean zehar zabal dadin eragileren artean sinergiak sortzea da. Onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 2.500,00 eurokoa da. Eskabidea ohiko erregistroetan egin […]

Txingorrak laboreak eta nekazaritzako instalazioak txikitu ditu

Ostegun arratsaldean eguraldiaren iragarpenak bete ziren eta txingorra bota zezakeen ekaitza egia bihurtu zen. Arabako lautada ia osoan eta Mendialdean izan du eragina, baita Arabako Ibarretako eta Arabako Errioxako eremu zehatzagoetan ere. Kalteak oso larriak izan dira, eta ehunekoak aldakorrak izan dira zonaldearen arabera. Baina Gasteiz inguruko babarrun pintak eta ilarrak edo Arabako Mendialdeko patata […]

Arabako lehorteak eragindako NPBren flexibilitatea argitaratu da

Lehortearen ondorioz Ministerioak NPBa flexibilizatzeko proposamena egin zuen. Autonomia Erkidegoetarako malgutzeko aukeren barruan, UAGAk ahalik eta flexibilizazio gehienei heltzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Eusko Jaurlaritzak NPBren malgutasunak argitaratu ditu, besteak beste: Baldintzazkotasun indartua, BCAM 4: ibaien babes-eremuak segatzeko aukera Baldintzazkotasun indartua, BCAM 8.1: lugorri ez-emankorrak larratzeko aukera Artzaintza estentsiboko eko-erregimena (P1): gutxieneko abere-karga 0,2 ALUra […]

uvas recién vendimiadas

Lehen sektoreko elikagai-kontratuen erregistroa. Ohiko galderak

Elikadura-kontratuen erregistroa elikadura-katearen legearen aplikazioan beste urrats bat da, balio-katean gertatzen diren gehiegikeriak zaintzeko, kasu askotan produkzio-kostuen mugan edo azpitik dauden ekoizleei prezioak ezartzen dela kontutan hartuta. Joan den ekainaren 30etik, nahitaezkoa da ekoizleen eta lehen erosleen arteko elikagaien salerosketa-eragiketa guztiak Elikagaien Kontratuen Erregistroan inskribatzea. Erregistro hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Elikagaien Informazio eta […]

Nekazaritza Ustiategien Koaderno Digitala. Indarrean jartzeko egutegia

Abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretuan ezarritako Nekazaritza Ustiategien Koaderno Digitala (CUE) indarrean jartzeko egutegia maiatzaren 11ko 4/2023 Errege Lege Dekretuak aldatu zuen. Errege Dekretu hori lehortearen salbuespenezko egoera dela-eta argitaratu zen, eta nekazaritza-ustiategi guztiak erregistratzeko betebeharra dute. Gaur egun, hauek dira indarrean sartzeko aurreikusitako datak, ustiategiaren tamainaren arabera: 1. Ustiategi handiak: Ustiategi handitzat hartu dira […]

haciendo hierba

UAGAk nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arteko harreman zuzenak proposatu ditu Bazka Mahaian

Joan den astelehenean, Eusko Jaurlaritzak bazka-mahai bat deitu zuen lehorteak eragindako eskasiaren ondorioz abeltzaintza-sektorearen beharrak aztertzeko eta hurrengo kanpainari begira produktua lortu ahal izateko. Hainbat azpisektore falta ziren arren, lastoa behar dela ikusi zen, eta hamabost egunen buruan beste bilera bat egitea proposatu zen, beharrezko datu guztiak lortu ahal izateko. Lursail kudeaketa-zentroen informazio guztia biltzeaz arduratuko da. […]

Ureztatzaileen Erkidegoak elkartu egin dira beren Uraren Kanonaren aurrean defendatzeko

Arabako Ureztatzaileen Erkidegoak elkarte batean batu dira berriki, beren interesak elkarrekin defendatzeko asmoz. Abokatu-bulego baten eskuetan jarri dira eta Uraren Kanonaren aplikazioa juridikoki aztertzen ari dira. 2022an kontsumitutako uraren likidazio posibleei begira, eta kontutan hartuta uztailetik aurrera Ureztatzaileen Elkarteetara irits daitezkeen eskakizunak, bakoitzari honako izapide hauek egitea gomendatzen zaio: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari Nekazaritzako […]

placas solares

UAGAk Araban ezarri nahi diren energia berriztagarrien makroproiektuen aurrean lur emankorra babesteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Araban ezarri nahi diren energia berriztagarrien makroproiektuen aurrean, UAGAk nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorrak babesteko hainbat eskaera erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzan, landa-inguruneari nabarmen eragiten diotenak. Mota honetako makroproiektuek nekazaritza eta abeltzaintzarik gabeko kokapenei, lursail ez-emankorrei edo sortutako inpaktua ahalik eta txikiena den beste lekuei lehentasuna eman behar diete. Gaur egun landa-eremuetan bizi diren pertsonak eta […]

Evento i+d agro

UAGAk SER kateak antolatutako Agro Araba I+Gko bigarren edizioan parte hartu du

SER kateak Agro Araba I+Gren bigarren edizioa ospatu du aste honetan, nekazaritzak lurraldean duen egoera eta erronkak nabarmentzeko. UAGAk gonbidatu gisa parte hartu du ekitaldi honetan, eta agerian utzi du teknologia, berrikuntza eta jasangarritasuna direla Arabako lehen sektoreak jasaten duen egoera zaila gainditzeko gakoak, lehorteak eta klima-aldaketak baldintzatu dutena, baina hondar iraunkorrekin, hala nola belaunaldien […]

viñedo con temporeros al fondo

Ministerioak Errioxako JDKn babestutako mahastien esklusibotasuna onartu du

Nekazaritza Ministerioak irailaren 9an Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailean proposatutako aldaketa onartzen duen agindua aste honetan BOEn argitaratu du, inskribatutako mahastien esklusibotasuna ziurtatzeko helburuarekin. Horrela, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearen Estatutuen 26. artikulua honela idatzita geratuko da: Mahastien Erregistroan ekoizpen-eremuan daudenak inskribatuko dira, baldin eta horien mahatsa ardo babestuak egiteko baino ez bada. […]

Boniato

Laboreen txandaketan aurrerapenak: ROTAGRO proiektuaren proba pilotuak

ROTAGRO lankidetza-proiektua, UAGA buru duena, Arabako ustiategietako laborantza-txandakatzeak dibertsifikatzean oinarritzen da, balio erantsiko laboreak sartuz, ustiategien potentzial guztia aprobetxatuz eta NPBren erronka berrien eta merkatuaren eta kontsumitzailearen eskariaren barruan kokatuz. Labore jakin batzuk ezartzeko proba pilotuak egiten ari dira, eta ezaugarri organoleptikoengatik eta Basque Culinary Centerrek sukaldaritzan duen interesagatik baloratu dira. Gaur egun, hiru kalabaza-barietate […]

Uvas sin madurar

Ekainaren 5a, mahastien Uzta Berdearen Laguntzarako behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko azken eguna

Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza Zerbitzuak mahastietan uzta berdean biltzeko kanpoan gelditu diren lursailen behin-behineko zerrenda argitaratu du. Eskaera hau aurkeztu baduzu, ezinbestekoa da esteka honetako dokumentua berrikustea. Esteka hau astelehenean bidali zen Aldunditik, sms bidez. Zure espedientea zerrenda honetan agertzen bada, jarri berehala Aldundiko Mahastizaintza Zerbitzu Teknikoarekin harremanetan, eskatzen dizkizuten alegazioak edo zuzenketak aurkez ditzazun. […]

Koaderno digitala (CUE) indarrean jartzeko epeak mantentzen dira

Nekazaritza Ministerioak jakinarazi duenez, nekazaritza-ustiategien koaderno digitala (CUE) 2023ko irailaren 1ean jarriko da indarrean, nahiz eta nekazaritzako erakunde profesional guztiok epe horiek atzeratzeko etengabe eskatu dugun. Kontutan hartu behar da lehortearen eragina eta Administrazioaren arazo informatikoak NPBren eskaera epeak betetze. koaderno digitala sistema elektronikoa da, eta bertan nekazariek beren ustiategiei buruzko informazioa sartu beharko dute […]

Imagen del proyecto

Animalien elikadurarako elikagaien industriako azpiproduktuak aprobetxatzeko NEWFEED proiektuaren lehen emaitzak

NEWFEED berrikuntza-proiektu bat da, eta elikagaien industriako azpiproduktuak aprobetxatzeko pentsu alternatiboak garatu nahi ditu, animalien elikadurarako balioa emanez eta ekonomia zirkularra sustatuz. Azken hilabeteetan egiten ari diren proba pilotuetan hainbat aurrerapen egiten ari dira. Mahats-arrasparekin egindako probetan, Aztik eta Riera Nadeuk hainbat saiakuntza egin dituzte azpiproduktua animalien elikadurarako pentsuen osagai gisa egokitzeko. Mahats-arrasparen osagaiarekin, Neiker […]