Cargando…

Nekazaritzan droneen erabilerari buruzko jardunaldiak interes handia piztu du sektorean

Joan den astean, Arkautin, nekazaritzan droneek daukaten erabilera azaltzeko dibulgazio-jardunaldi bat egin zen, UAGAk bideratzen duen GO DRONE proiektuaren barruan.

Laboreen kudeaketari buruzko gaiak jorratu ziren, hala nola erabakiak hartzeko irudiak hartu, erabiltzeko aukerak eta ohiko lurreko makineriaren aldean eskaintzen dituzten hobekuntzak. Gainera, legeriari buruzko gaiak zehaztu ziren, kontuan izan behar baita gaur egun droneekin tratamendu fitosanitarioak egitea debekatuta dagoela.

Aurrekoarekin batera, GO PHYTODRON proiektuaren emaitzak erakutsi ziren eta arlo horretan aurrera egiten jarraitzeko beharra azaldu zen.
Proiektuari buruzko informazio gehiagorako, esteka honetan egin dezakezu.