Artaldeen karbono aztarna murrizteko praktikei buruzko jardunaldia
Neikerek, LIFE GREEN SHEEP proiektuaren esparruan, Karbono Gutxiko Ekintza Plana diseinatu du. Ingurumenaren gaineko eragina arintzeko eta artaldeen iraunkortasuna hobetzeko. Karbono aztarna % 12 baino gehiago murriztea da helburua, baita beste ingurumen alderdi batzuk hobetzea ere, hala nola lurzoruaren osasuna eta emankortasuna, belar-ekoizpena, etab.
Proiektu honen esperientzia partekatzeko helburuarekin, maiatzaren 27an ate irekien jardunaldi bat egingo da abeltzainentzat, aholkularientzat eta Latxa arrazako ardien sektoreko eragileentzat.
Egitaraua kontsultatu eta izena eman dezakezu hemen maiatzaren 22a baino lehen.
