Martxoaren 14ra arte, zabalik dago frutarbolak landatzeko dirulaguntzen epea
Arabako Foru Aldundiak Araban fruta arbolen laboreak ezartzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du gaur. Eskaera egiteko epea martxoaren 14ra arte dago zabalik.
Laguntza horien helburua da sagarrondoa, intxaurrondoa edo olibondoa bezalako fruta laboreen ezarpena sustatzea, nekazaritza ekoizpena dibertsifikatzeko eta monolaborantzari aurre egiteko. Dirulaguntza bi lerrotan banatzen da:
- Frutagintza arloko aholkularitza teknikorako laguntzak.
- Fruta-arbolak landatzeko laguntzak: landaketa berrietarako edo aurreko beste batzuk handitzeko, gutxienez 0,5 hektareako ustiapen azalerarekin (fruitu txikiak eta olibadiak izan ezik, 0,2 hektareakoa izango baita).
Oinarri arautzaileak, eskabide inprimakiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honetan daude eskuragarri:
Intxaurrondoak landatzeko interesa baduzu, Arabako laborantzari eta haren egokitzapenari buruzko informazioa gure webgunean duzu, 2020an UAGAk gidatu zuen UTGNogal berrikuntza-proiektuan.
