Cargando…
Fincas rústicas

UAGAk alegazioak aurkeztu ditu Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari

UAGAk Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) alegazioak aurkeztu ditu, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorra babesteko eta HAPOren arau-esparruan garatzen diren hirigintza-proiektuek landa-ingurunean izan ditzaketen eraginak kontutan hartzeko. Era berean, beste erabilera batzuetarako nekazaritzako lursailak galtzea saihestu nahi izan da, eraztun berdea kasu.

Proiektuek nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerarik gabeko eremuei, lurzati ez-emankorrei edo sortutako inpaktua txikiena den beste leku batzuei lehentasuna eman behar diete. Gaur egun landa-eremuetan bizi diren pertsonak eta landa-eremuetan garatzen dituzten jarduerak errespetatu behar dira, izan ere, elikagaiak ekoiztu eta paisaia naturala mantentzen laguntzen dute. Gainera, Gasteizko Udaleko herrietako bizimodua erraztu behar da, landa-ingurunean biztanleria eta jarduera finkatzen dituzten jarduerak bultzatuz, hala nola nekazariak eta abeltzainak.
+INFO SUGOI: 675 707 696