Cargando…

Lehen sektoreak jendetza bildu du bere hiletan

UAGAren atzoko manifestazioak erabateko arrakasta izan zuen. 400 pertsona inguru bildu ziren lehen sektorearen hileta elizkizuna irudikatzeko. Erakundeei eta gizarteari sektoreak merezi duen errespetua eta babesa eskatu zitzaien.

UAGAtik eskertu nahi dugu sektoreak protesta honetan izan duen inplikazioa. Aurrerapenak lortzeko guztion parte-hartzea funtsezkoa da, gure eskubideak aldarrikatzeko eta sektore indartsua eta etorkizunekoa izaten jarraitzen dugula ikusarazteko.

Bereziki azpimarratu behar da gazte ugari izan direla manifestazioan. Horrek erakusten du lehen sektorean lan egin nahi duten eta horren alde borrokatzeko gogoa duten pertsonak daudela.

Manifestazioaren argazki eta bideo galeria hemen ikus dezakezu.