Aldundiak Nekazariaren Nazioarteko Urtea ospatu du jardunaldi batekin
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) 2026. urtea Nekazariaren Nazioarteko Urtea izendatu du. Horrekin, emakumeek nekazaritzako elikagaien sistemetan betetzen duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi da, nahiz eta askotan ez den baloratzen eta ez den aintzat hartzen. Ospakizun horren harira, Arabako Foru Aldundiak “Emakumeak: sustraia eta lurra” jardunaldia antolatu du aste honetan, emakumeek Arabako nekazaritza-sektoreari egiten dioten ekarpena aitortu, ikusarazi eta balioesteko.
UAGAk ere parte hartu zuen topaketan. Bertan, belaunaldi ezberdinetako 4 emakume nekazarik eta abeltzainek (Tuyoko Isabel Berganza, Otazuko Nieves Quintana, Oletako Maider Unda eta Samaniegoko Angela Bello) beren esperientziatik hitz egin zuten sektorean emakume gisa dituzten lorpenez, zailtasunez eta erronkez. Baina, batez ere, nekazari eta abeltzain gisa egindako lanarekiko maitasuna eta harrotasuna erakutsi zuten, alderdi pertsonalenetik kolektibora, naturarekiko loturatik, lurralde bateko kidetzatik, landa-inguruneko bizitzatik eta gizarte osoarentzako elikaduratik haratago doana.
