Cargando…

Azaroaren 2tik 10era Gasteizko Gabonetako Merkaturako postu bat eska dezakezu

Abenduaren 21ean, ohiko Gabonetako Merkatua Plaza Berrian eta Agirre Lehendakaria kalean burutuko da, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak antolatuta eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Nekazaritzako produktuen salmenta eta hegaztien erakusketa izango du, baita artisauen postuak ere.

Araba eta Trebiñuko ekoizleek lehentasuna izango dute postuak esleitzeko orduan. Hauek azaroaren 2tik 10era eskatu ahal izango dira, Vital Fundazioaren web-orrian gaituko den formulario baten bidez. Esteka honen bidez eskura dezakezu.

+INFO BEATRIZ: 688 816 181