Hastera doa erremolatxaren 2018-2019 kanpainarako kontratazioa
Oraindik 2017-2018 kanpaina amaitu ez den arren, UAGA dagoeneko erremolatxaren 2018-2019 kanpainarako kontratazioari ekitera doa. Apirilaren 3tik 30era etor daitezke erremolatxa-ustiategietako arduradunak UAGAren bulegoetara, kontratazioa tramitatzera. Beharrezkoa izango da PAC aurkeztea, datuek guztiz bat etorri behar baitute laguntzen eskabidean agertzen direnekin.
Negu honetako eguraldia atzeratzen ari da erremolatxaren ereintza zein aurreko kanpainako azken erremolatxen bilketa. Oraindik 70 bat hektarea erremolatxa dago entregatzeke, eta Bañezako lantegia ireki zain gaude, kanpaina amaitutzat emateko.
info+ José Angel: 635704867
