Cargando…

UAGAko kide diren upategiek Arabako Errioxako Ardo Dastaketa Lehiaketan parte hartu dute

Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, urteko San Prudentzio egunean, Arabako Errioxako ardo-dastatze lehiaketa ospatzen du eta aurten ere, UAGAren laguntza jaso dute. 4 ardoen dastaketan, beraien graduazio alkoholikoa eta jatorrizko herria asmatu behar da. Dastatzea errazteko, 5 herri proposatzen dira, horietako bat faltsua delarik. Lehiaketa honetan 16 elkarte gastronomikok parte hartzen dute.

Aurten lparte hartu duten upategiak hauek dira: Lapuebla de Labarcako Cordoba Martinez upategia, Bastidako Gonzalez Teso upategia, Mañuetako Bodegas de Santiago upategia eta Eskuernagako Hermanos Frías del Val upategia. UAGAtik eskerrak eman nahi dizkiegu upategiei lehiaketa honetan parte hartzeagatik, izan ere, jai hauetan gure produktuak ikusgai jartzeko lagungarriak direlako.