Cargando…
Alfredo Ortiz de Zárate

Beti arte, Alfredo

Joan den urtarrilaren 1ean Alfredo Ortiz de Zárate, Martiodako nekazariak eta UAGAko afiliatuak utzi gintuen. Kargu ugari izan zituen sindikatuan bere ibilbide profesional osoan, eta hainbat urtez sindikatuko lehendakariorde izan zen. Alfredok beti esaten zuen bere txartel bakarra -nortasun-agiriaz gain- UAGArena zela.

Sindikatutik gure maitasuna eta elkartasuna helarazi nahi diegu bere senide eta lagunei. Urte hauetan guztietan egindako lana eskertu nahi diogu.

Beti egongo zara gure oroimenean. Goian bego, Alfredo.