Cargando…

2025ean elikadura katea digitalizatzeko laguntzak Urriaren 18ra arte zabalik

Eusko Jaurlaritzak laguntza-deialdi berri bat argitaratu du, elikatze-katearen industria digitalizatzen eta integratzen laguntzeko. Hiru laguntza-ildo bereizi ezarri dira:

  1. Enpresentzako laguntzak digitalizazioari habiarazteko: soluzio digitalen inplementazioa, kudeaketa sistemak eta tresna digitalak (hesirik gabeko GPS lepokoak besteak beste).
  2. Enpresentzako laguntzak digitalizazioan aurrera egiteko eta 4.0 teknologia txertatzeko: ekoizpen prozesuaren digitalizazioa eta elikagaien industriaren negozio datuen azterketa, elikadura katearen konektagarritasuna ezartzea business intelligence bidez eta horrekin lotutako prestakuntza-jarduerak.
  3. Abeltzaintzako ustiategientzako laguntzak, geolokalizazioko lepokoak eta behi, ardi, ahuntz eta zaldi abeltzainen hesi digitala erosteko, bai eta erditzeak detektatzeko gailuak erosteko ere.

Laguntza horiei buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezu, eta online tramitazioa egin, esteka honetan.

Halaber, Abere kooperatibak ere laguntza horien memoria prestatzeko, tramitatzeko eta justifikatzeko zerbitzua eskaintzen du.