LEKALEAK berrikuntza proiektuaren proba pilotuak aurrera doaz
LEKALEAK proiektuak Euskadiko lekaleen erabilera eta ekoizpen-orientazioa dibertsifikatu nahi ditu, bertako landare-proteina iturri gisa plant-based produktu berrietan osagai gisa erabiltzeko irinak lortuz. Horrela, landare-jatorriko proteina-iturriak erabiltzeko eskaerari erantzun nahi zaio.
Koordinazio-bilera bat egin da eta bertan, ekoizpen-azterketan egindako aurrerapenak eta landu beharreko barietate onenak hautatzeko saiakuntzak aurkeztu dira, bai eta plant-based (landare-lehengaiak dituzten elikagaiak) elikagaien merkatuaren joeren analisiaren aurretiazko emaitzak ere. Gainera, Leartikerrek Arabako lekale-irinekin (babarruna, dilista eta garbantzua) diseinatutako hanburgesa begetalen prototipoak dastatu dira.
Proiektuari buruzko informazioa hemen zabaldu dezakezu.
+INFO SUGOI: 675 707 696
