Cargando…
Dron en finca agricola

Dron bidezko laboreen espektro anitzeko analisia

UAGAk gidatu duen GO DRONE proiektua doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzean oinarritu da, droneen erabilerari eta fitosanitarioen aplikazioaren optimizazioari eta doitasunaren hobekuntzari egiten dion ekarpena frogatzeko.

Dagoeneko eskuragarri dauden tresnak (makineria, droneak eta doitasuneko tresna digitalak) konbinatuta erabiliz, intsumoen erabilera optimizatu daitekeela frogatu da. Era berean, baliabideen erabilera doituz, ingurumenaren iraunkortasunaren arloan hobetu daiketeela ikusi da.

Zeruan Dronek, proiektuaren bazkide izan den enpresak, dronen bidezko espektro anitzeko analisiaren doako zerbitzua eskaintzen du UAGAko afiliatuentzat. Espektro-irudietako datuak jasotzeak oso informazio interesgarria eman dezake laboreen egoera ezagutzeko eta maneiuari eta tratamenduei buruzko erabakiak hartzeko.

Zure lursailen batean proba bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan UAGArekin.