Cargando…

Ireki da Laguntza-planerako eskabideak aurkezteko epea

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) gaur argitaratu da 10/2018 Foru Dekretua, martxoaren 13koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2018rako laguntzen deialdia onartzen duena

Hein batean, 2015-2020 aldirako LGPren bigarren aldaketaren (2017ko maiatzean onartu zen aldaketa hori) egokitzapena dira aldaketok.

Ondorengo hauek dira aldaketa nagusiak:

  1. Sektorean sartzeko prozesuan dauden gaztetzat jotzen dira enpresa-haztegi batean prestatu direnak; hau da, Basaldea proiektuan trebatu diren pertsonak onartzen dira.
  2. Diruz lagun daitekeen inbertsio gisa sartzen dira hondamendi natural baten eraginez kaltetutako nekazaritza-lurrak dituzten ustiategiak, eta/edo ezbeharrez suntsitu diren eraikinak dituzten edo aurreko bi arrazoiengatik kaltetutako makinak dituzten ustiategietako inbertsioak.
  3. Gutxienez 40 orduko prestakuntza jarraituko ikastaroetara joan izana egiaztatzeko, homologatutako ikastetxe ofizialek emandako ikastaro guztiak zenbatu ahal izango dira.
  4. NMKKek, CECA direlakoek eta lan elkartuko kooperatibek sustatutako inbertsioen kasuan diru-laguntzako puntuak gehitzeko esku hartzen duen ustiategi edo bazkide kopurua aldatzea.
  5. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokion aldaketa.
  6. Beste eranskin bat, V. Eranskina, Inbertsio-planaren bideragarritasuna kalkulatzeko.

Apirilaren 27an amaitzen da eskabideak aurkezteko epea.