UAGAk bere afiliatuei lagundu die AHTren desjabetzeetan
Aste honetan, AHTren Burgos Gasteiz tartean eragindako lehenengo desjabetzeen zitazioak heldu dira eta UAGAk laguntza eskatu duten afiliatuekin bertaratu da.
Okupazio-akta urrian egingo bada ere, baina garrantzitsua da akta horietara joatea lurzatiaren xehetasunak argitzeko, bai eta jabeak, sarbideak, ureztatze-baldintzak, laborantza eta afekzio-trazadura argitzeko ere.
Datorren astean hitzordu bat baduzu eta zurekin joatea nahi baduzu, deitu UAGAra.
