UAGAren abeltzaintzako plastikoak birziklatzeko proiektuak harrera ona izan du
UAGAk Mairulegorreta ADRrekin batera abian jarri duen abeltzaintzako plastikoak birziklatzeko proiektua eta aurkezpen jardunaldia egin zuen atzo Murgian. Inguruko abeltzainek harrera ona egin diote ekimenari. Batzuek birziklatze sistema badute ere, positibotzat jotzen dute metodologia bateratzea eta sektoreari zerbitzu integrala eskaintzea. Hala, birziklapena plastikoetara ez ezik, beste material batzuetarako ere (sareak, sokak, etab.) zabaltzea proposatu zen.
Hasierako aurkezpen horren ondoren, ustiategi interesdunek proiektuan izena emateko epea ireki da. Bilerara joateko aukera izan ez bazenuen eta informazio gehiago behar baduzu edota ekimenean parte hartu nahi baduzu, UAGArekin harremanetan jar zaitezke.
+INFO GUSTAVO: 635 704 865
