Cargando…

Hainbat dirulaguntza kobratzeko zain jarraitzen dugu

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak whatsapp bidez 2025eko NPBren ordainketa amaitu duela iragarri badu ere, UAGAk gogorarazi nahi du oraindik hainbat laguntza ordaintzeke daudela, Eusko Jaurlaritzarenak zein Aldundiarenak. Nekazaritzako kostuen etengabeko igoera eta gure produktuen prezioen geldialdia edo jaitsiera dagoen momentuan, ezinbestekoa da laguntzak azkarrago ebaztea. Sektoreak bere egunerokotasunari aurre egiteko likidezia behar duelako.

Hauek dira likidatzeke dauden laguntzetako batzuk:

  • 2024 eta 2025 urteetako elikakatearen industria digitalizazio laguntzak (Eusko Jaurlaritza)
  • EAEko mahastizainentzako laguntzak, ekoizpen kostuak handitzearen ondoriozko errentagarritasun murrizketa konpentsatzeko, bigarren atala (Eusko Jaurlaritza)
  • Mildiuari aurre egiteko laguntzak Arabako Errioxan: ekitaldi kritiko ez aseguragarrien aurkako babes-neurria (Arabako Foru Aldundia)
  • Laguntza zuzena ez den arren, Aldundiko Ogasun Sailak konpromisoa hartu zuen 2025eko BEZaren itzulketa ahalik eta gehien arintzeko, baina oraindik ez da egin.