AHTren desjabetzeei alegazioak aurkezten lagunduko dizugu
Aste honetan argitaratu da ALHAOn AHTren eraginpeko jabeen zerrenda Burgos Vitoria tartean, Ameyugo – Manzanos azpitartean. Proiektu honek urte asko daramatza mahai gainean; UAGAk aurretik ere aurkeztu zituen alegazioak eta behin eta berriz adierazi du horren aurka dagoela.
Fase berri honetan, UAGAk ere alegazioak aurkeztuko ditu. Gainera, eragindako ustiategi afiliatuen eskura ereduzko alegazio bat jarriko du, beraiek aurkez dezaten. Zure kasuan, deitu UAGAra informazioa jasotzeko (945 260 533)
