Santiago azokarako salmenta postuak eskatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik
Arabako Foru Aldundiak 2026ko Santiago Azokarako nekazal produktuak saltzeko postuak eskatzeko deialdia ireki du. Azoka Unibertsitateen Pasealekuan egingo da, uztailaren 25ean.
Parte hartzeko eskabide orria esteka honetan dago eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira.
