Mahastizaintzako eta enologiako praktika egokien eta etorkizuneko joeren jardunaldia Arabako Errioxan
EDA Drinks & Wine Campusek eta NEIKERek aliantza estrategiko bat formalizatu dute EAEko mahastizaintza eta ardogintza sektorean ikerketa, berrikuntza eta iraunkortasuna sustatzeko. Hitzarmen honen bidez, NEIKER EDAren zentro elkartu gisa sartu da, ezagutza zientifikoa zuzenean upategietara eta mahastizainetara transferitzeko prozesua bizkortzeko.
Akordioaren aurkezpena “Ikaskuntza tantak” jardunaldi teknikoan egin zen. Jardunaldi horretan mahastizainak eta upategietako arduradunak bildu ziren, Arabako Errioxako enologiaren eta mahastizaintzaren praktika egokiei eta etorkizuneko joerei buruz eztabaidatzeko. Mahai inguru ezberdinetan, parte hartzaileek bat egin zuten lurra eta ingurumena zaintzearen garrantzian, eskualdea bereiztearen garrantziaz eta lurzoruen identitatea babesteko beharra defendatu zuten. Bertoko ardoei nortasun eta benetakotasun handiagoa emateko.
Jardunaldian azpimarratu zen ikerketa zentroen, upategien eta mahastizainen arteko lankidetzak jarraitua eta beharrezkoa izan behar duela erronka kritikoei aurre egiteko. Hala nola mahastiak klima aldaketara egokitzea, landare estalkien erabilera egokiaz, biodibertsitatea eta lurzoruen osasuna hobetzea eta ureztatzearen eta ongarritzearen optimizatzearen beharraz hitz egin zen.
Lehen lankidetza proiektu baten adibide gisa, Arabako Errioxako lurzoruen mapa bisore bat egin zela jakinarazi zen. Bisore horrek 46 geruza izango ditu gehienez, eta geologiari eta kultura ondareari buruzko informazio teknikoa emango du. Eskaera hori eskatu zuen sektoreak Arabako Errioxaren benetakotasunari eta bereizketari balioa emateko
