Ekainaren 8ra arte, landa-bideak egokitzeko laguntzak
Maiatzaren 11n argitaratu ziren ALHAOn Arabako landa-bideak egokitzeko eta landa-inguruneko erakundeek 2026an egindako nekazaritza-jarduerak sustatzeko intereseko beste inbertsio batzuetarako laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak.
Arabako landa-inguruneko erakundeek nekazaritza-jarduerarekin lotutako azpiegiturak hobetzeko sustatutako jarduerak finantzatzera bideratuta daude laguntzak. Batez ere, landa-bideak egokitzeko eta hobetzeko dirulaguntzak aurreikusten dituzte, bai eta nekazaritza-intereseko beste inbertsio batzuk ere, hala nola drainatze-sareak, sarbideak, azpiegitura txikiak edo nekazaritza- eta abeltzaintza-lana errazten duten jarduerak. Udalek, administrazio-batzarrek eta landa-inguruneko beste erakunde publiko batzuek eska ditzakete eskaerak, eta maiatzaren 12tik ekainaren 8ra bitartean egongo da zabalik eskaera egiteko epea – Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da-.
