Cargando…
nogal

Frutarbolak landatzeko dirulaguntzen eskaera, martxoaren 16ra arte zabalik

Arabako Foru Aldundiak Araban fruta arbolen laboreak ezartzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du aste honetan. Eskaera egiteko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik.

Laguntza horien helburua da sagarrondoa, intxaurrondoa edo olibondoa bezalako fruta laboreen ezarpena sustatzea, nekazaritza ekoizpena dibertsifikatzeko eta monolaborantzari aurre egiteko. Dirulaguntza bi lerrotan banatzen da:

Oinarri arautzaileak, eskabide inprimakiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honetan daude eskuragarri:

Intxaurrondoak landatzeko interesa baduzu, Arabako laborantzari eta haren egokitzapenari buruzko informazioa gure webgunean duzu, 2020an UAGAk gidatu zuen UTGNogal berrikuntza-proiektuan.