Solaria Zierbena Solar 20 proiektuari alegazioak aurkeztu zaizkio
Aste honetan, UAGAk “Solaria Zierbena Solar 20” planta fotovoltaikoari alegazio teknikoak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzan. Planta horren zati bat Gaubeako udalerrian jarri nahi da, baita Burgoseko probintzian ere.
Proiektu hau Solariako makroproiektuaren zatiketaren beste adibide bat baino ez da, Zierbenara eramateko energia sortu nahi duena. UAGAren ustez, lege iruzur argia dago proiektuak zatikatzeagatik; izan ere, sustatzaileak diseinatu dituzten ebakuazio linea eta azpiegiturak sobredimesionatutak daudelako. Gainera, proiektuaren zatikatzeaz gain, ebakuazio lerroak eta azpiestazio eraldatzaileak partekatzen dituzten beste 27 proiekturi egiten die erreferentzia. Horregatik guztiagatik, UAGAk administrazio-prozedurak edo, hala badagokio, proiektua egikaritzeko edo ustiatzeko obrak eteteko eskatu du.
Gainera, duela gutxi, Katarri izeneko beste proiektu bat argitaratu egin da, 2,5 Mw-koa, Zalduondoko udalerrian. UAGAk ere alegazio teknikoak aurkeztuko dizkio proiektu honi. Horrez gain, UAGAren bulegoetan ere eskuragarri dago, herri alegazioak jasotzen dituen dokumentua sinatzeko.
