Cargando…

Ekin Coffee nekazal ekintzailetzari buruz, Irailaren 30ean

Araba Ekinean elkartearen jardueren barruan, hilabete honetan nekazaritza sektoreko ekintzailetzara hurbiltzeko jardunaldi bat antolatu du, Ekin Coffee izenekoa.

Jardunaldian horretan, Lurraren eta bere produktuen osasuna erdigunean jartzen duen ekintzailetza motako enpresa ezagutzera eramango dituzte. Bilkura arratsaldeko 5etatik aurrera egingo da, Gasteizko Udaleko Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentroan eta bisita bat egin ahal izango da bertako instalazioetara. Programa kontsultatu eta izena eman dezakezu hemen.

Era berean, Gasteizko Udalak metodo biointentsiboko nekazaritzari buruzko ikastaro bat antolatu du Basaldean. Ikastaro hori irailaren 26tik urriaren 31ra bitartean egingo da, ostiralero. Kartela kontsultatu eta informazio gehiago eskuratu dezakezu Udalaren webgunean.