Cargando…

UAGAren jatorrizko kontratazioak Arabako sasoikako lanaren egoera erabat aldatu du

UAGAk jardunaldi bat egin du aste honetan Guardian, sindikatuaren sasoikako lanaren programa abian jarri zenetik 25 urte bete direla ospatzeko. «25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen» lelopean, jardunaldiak azken 25 urteetan arlo horretan izandako aldaketak jorratu ditu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkak ere landu egin dira.

Sindikatuak programaren mugarri nagusiak aurkeztu egin du eta kanpainetako protagonistei ere, sasoikako langileei, hitza eman zaie. Kouider Mjidi eta Eddine Mjidi Arabako Errioxako bi langilek azaldu zuten nola ezagutu zuten UAGArentzat lan egitearen proiektua eta abantailak: “soldata ona, etxea eta tratu ona ditugu”, adierazi zuten.

Jardunaldian mahai-inguru bat ere antolatu zen, Carlos García Lan Ikuskaritzako zuzendariak, Yolanda Jiménez Arabako Errioxako GOFEko prebentzio komunitarioko teknikariak, Eli Gorospe HAZI – Eusko Jaurlaritzako ekintzailetza eta lurralde zuzendaritzako kideak, José Alberto Ruiz Hoyos Guardiako Ertzainetxeko kideak, Jaume Pedrós Unio de Pagesos de Catalunyako sasoikako lanaren arduradunak eta Juan Luis Bujanda UAGAko sasoikako lanaren arduradunak parte hartu zuten.
Guztiek adierazi zuten, UAGAk egindako lanari esker sasoikako lanaren errealitatea izugarri aldatu dela 25 urteotan. Etorkizuneko erronkei dagokienez, pertsona guztiek adierazi dute arazo nagusia eskulan falta dela, belaunaldi erreleborik ez dagoela eta horrekin batera, kanpainak gainjartzen eta laburtzen ari direla.

Arazo horri eta beste batzuei aurre egiteko hainbat estrategi planteatu dira: erakundeen arteko lankidetza, nekazaritza lana duintzeko plana, pertsonak lan merkatu horretan sartzea erraztea – prestakuntzarekin batera etorri behar dena –, oraindik badiren abusuzko praktikak – langileak esplotatzen dituzten bitartekariak – salatzea eta UAGAren sasoikako lanaren programa ikusaraztea eta balioestea eskatu da.