Cargando…

NEWFEED-en aurrerapenak mediterranear eremuko jardunaldian aurkeztu dira

Martxoaren 21ean NewFeed proiektuaren mediterranear eremuko jardunaldia egin zen, AZTI, NEIKER eta UAGA bazkideek antolatua, VIII. Munduko Landagunearen Konferentzia Globalaren baitan. Topaketan Neikerrek Arkauten dituen instalazioak erakutsi ziren, non esnetarako ardi-ekoizpenaren elikadurari buruzko proba pilotuak egin diren. Nazioarteko hainbat eragilek hartu zuten parte, hala nola gobernu-erakundeek, abeltzaintza- eta nekazaritza-erakundeek, nazioarteko erakundeek (FAO eta FIDA), Familia Nekazaritzako Batzorde Nazionalek, landa-garapeneko elkarteek, GKEek, kooperatibek eta bost kontinenteetako ikerketa-zentroek.

Newfeed-ek pentsuak ekoizteko lehengai berritzaile eta iraunkorrak bilatu nahi ditu. Bereziki, elikagai-azpiproduktuak pentsuen osagai gisa erabiltzea, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta, irtenbide bideragarri bezala abeltzaintzaren iraunkortasuna bermatzeko. Jardunaldian, abeltzaintza-sektorearen errentagarritasunari eta ingurumen-hobekuntzei buruzko gaiak sakondu ziren, hala nola elikagai-industriako azpiproduktuak sartzearen ehunekoa, abere-espezie desberdinen erreplikagarritasuna edo garatutako irtenbideen heldutasun-maila.

Ekitaldiak proiektuaren helburuetan aurrera egiteko balio izan zuen, baita abeltzaintza-sektorearen eta, oro har, elikagai-industriaren hornidura-katearen barruan iraunkortasuna bultzatzeko konpromisoa hartu zuten alderdi interesdunen arteko lankidetza sustatzeko ere.

Esteka honetan, zein NEWFEED proiektuaren webgunean, informazio gehiago eta aurrerapenak jaso ditzakezu.