Aldarrikapen eta ekitaldi sindikalez betetako astean sartzen gara: zure parte-hartzea funtsezkoa da
Datorren astean UAGAk ekitaldi sindikalez eta aldarrikapenez beteriko astea izango du, eta bertan afiliazioa ezinbestekoa da gure mezua indartzeko. Jarraian zehazten dizkizugu:
- Martxoak 18, Korrika: UAGAk, euskarari lagunduz, Korrikan parte hartuko du aurten ere kilometro baten erosketarekin, eta honekin, Euskal Herrian lehen sektoreak duen garrantzia hainbat traktorerekin batera aldarrikatuko dugu. Gure kilometroa 971.a da, Kuartangoko Tetxa tunelaren sarreran hasten dena, Langraizko norabidean. Parte hartzera animatzen direnak 14:15etan bertan egon behar dira.
- Martxoaren 19an, traktorada Gasteizen: EHNE eta ENBArekin batera, eta LEHEN SEKTOREA LEHENETSI lelopean, Familia Nekazaritzaren Kongresuan programatutako mobilizazioari eutsiko diogu. Planas ministroaren eta EBeko Nekazaritza komisarioaren bertaratzeak huts egin duenez, mobilizazioa familia-nekazaritzaren aldeko manifestu bat izango da Europa Jauregiaren sarreran (9:30h). Handik, oinez zein traktoreekin Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzara abiatuko gara (Fray Francisco pasealekua), eta bertan, sektorearen aldarrikapenak biltzen dituen dokumentu bat emango diogu ordezkariordeari.
- Traktoreetan doazenentzat, elkargunea Forondako atea kalea izango da, 8:30etan.
- Martxoaren 20an, Solariara traktorada: Araba Bizirik, UAGA, Bionekazaritza eta ATACAk Eusko Jaurlaritzatik abiatuko den mobilizazioa deitu dugu Miñaoko Solariaren instalazioetara iristeko. Mobilizazio hau enpresa fotovoltaikoak makroproiektuak instalatzeko egiten ari diren jazarpen-politikaren erantzuna da, laborantza-lurren okupazioaren kontura. Traktoreak goizeko 11:00etan bilduko dira Eusko Jaurlaritzaren aurreko zelaian, eta 13:00etan iritsiko dira Miñaoko Parke Teknologikora. Traktorea eraman ezin duten pertsonak 13:00etan joan daitezke Miñanora.
- Martxoaren 22an, UAGAren Batzar Nagusia Guardian: UAGAren ohiko sindikatu- eta jai-jardunaldia Arabako Errioxara mugituko da aurten. Egun egokia afiliazio guztia elkartzeko, beraz parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
- Martxoaren 23a, landa-ingurunearen industrializazioaren aurkako protesta-eguna: berriz ere Araba Bizirik, UAGA, Bionekazaritza eta ATACArekin deitu dugu protesta-egun hau. Andre Maria Zuriaren plazan, 11:00etan, traktorada txiki batekin hasiko da eta Arabako Foru Aldundiaren aurrean, 13:00etan. Jardunaldi honen bidez, agerian utzi nahi dugu dinamika honek talka izugarria suposatzen duela landa-eremuetan bizi garen pertsonentzat, baina Arabako gizarte osoa alertan jarri beharko lukeela.
