Urtarrilaren 23an, laborantza estentsiboen plangintza eta kudeaketari buruzko ikastaroa
Hazik 10 orduko ikastaro bat antolatu du laborantza estentsiboen plangintza eta kudeaketari buruz, nekazaritza sektorean lanean hasi nahi dutenentzat bideratuta.
Ikastaroa urtarrilaren 23an eta 25ean izango da, 9: 00etatik 14:00etara, Neikerren Kapera Aretoan, Arkauten.
Izena eman eta informazio guztia esteka honetan kontsulta dezakezu. Izena emateko epea urtarrilaren 17an amaituko da.
