Eskola-jantokien krisiaren aurrean, tokiko produktua
Azken egunotan hainbat ikastetxek salaketa ugari egin dituzte catering-enpresek beren jantokietan eskaintzen dituzten menuen kalitate txarraren inguruan. Kostu txikia saritzen duten lizitazio publikoen ondorioz, horrelako egoerak gertatzen dira.
UAGAren ustez, administrazioak kudeatzen dituen lehiaketa publiko horiek beste irizpide batzuk izan beharko lituzkete kontuan, hala nola tokiko produktua erabiltzea menuak egiteko. Irizpide horiek aldatzeko eta gure lana eta produktuak aldarrikatzeko garaia da.
