UAGAk ibaien babes-zerrenda batzuk aldatzea lortu du alegazioak aurkeztu ondoren
NPB berria indarrean sartzearekin, ibaien ertzetan babesguneak sortzeari buruzko BCAM 4 betetzeko, gutxienez 5 metroko gunea errespetatu behar da ibaiekiko, ibai gisa ezarri diren kasuetan. UAGAk hainbat kasu berrikusteko eskatu zuen Astegi, Lopidana, Iurre eta Eskota eremuetan, ur-ibilguak edo ibaiak ez direlako.
kasu horietako babesguneen aurkako alegazioak onartu egin dira, eta beraz, kendu egin dira babesgune zerrendatik. Iurreren kasuan, egungo ur-ibilgua hartuko da kontutan.
Aldaketa hauek oraindik ezin dira SIGPAC aplikazioan ikusi, oraindik ez baita babesguneen geruza eguneratu.
Beste kasuentzako, SIGPAC aplikazioan lursailak berrikustea gomendatzen dizuegu, ibaien babesguneek eragina duten lursailak egiaztatzeko. Gorabeheraren bat aurkitzen baduzu, informazioa bidal diezagukezu berrikusi ahal izateko.
+INFO SUGOI: 675 707 696
