Cargando…

ECOFFEED berrikuntza-proiektuaren proba pilotuetan egindako aurrerapenak

Ecoffeed kafe-hondarrak esnea ekoizten duten abereen dieten osagai alternatibo gisa aprobetxatzen saiatzen da, elikagaien industriako azpiproduktuen balorizazioaren bidez ekonomia zirkularra sustatuz.

Proiektuaren urteko bileran, UAGAk gainerako bazkideekin batera parte hartu du. Bertan, eman diren aurrepasausoak partekatu dira, esaterako, esnea ekoizten duten ardiekin nutrizio-eraginkortasunari buruzko proba pilotuak aurkeztu dira. Atariko emaitzak positiboak dira, esnearen kalitateari eusten zaiolako eta pentsua abereentzat gustagarriagoa egiten delako.

Proiektuaren informazioa hemen ikus dezakezu eta ecoffeed.azti.es webgunean edukiak zabaldu ditzakezu.