Partekatutako titulartasuneko ustiategientzako laguntza aurkezteko epea ekainaren 3ra arte irekita
Nekazaritza Ministerioak aste honetan argitaratu du titulartasun partekatuko ustiategietarako dirulaguntzen deialdia. Ustiategien Gizarte Segurantzako kuoten zati bat ordaintzen laguntzea du helburu.
Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Ministerioaren titulartasun partekatuko nekazal ustiategien erregistroan alta emanda dauden nekazaritza ustiategiek, deialdia argitaratu baino hilabete lehenago altan emanda daudenak.
Laguntzak zuzeneko emakidaren araubidean deitzen dira eta ez daude eskatzaileen norgehiagokaren menpe. Laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa da ustiategi onuradun bakoitzeko. Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez egin dezakezu.
