Landa-guneetan etxebizitzak birgaitzeko laguntzak
Arabako Foru Aldundiak 20.000 biztanletik beherako udalerrietan, 1.500 biztanletik beherako herriguneetan etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ireki ditu.
Laguntza hauek toki-erakundeentzat edo haietan bizi diren pertsona fisikoentzat bideratuta daude, eta titularrak, inkilinoak edo erabiltzaileak izan behar dute.
Pertsona fisikoentzako gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa da, eta honako hauek dira laguntza izan dezaketen ekintzak:
- % 25a proiektu, obra, segurtasun edo osasunekoa, azterlan arkeologikoa edota geoteknikoen idazmena
- Udal-lizentziaren % 25a
- Birgaitze lanen % 25a
2022ko abenduaren 1etik aurrera hasitako jarduketen eskaerak egin ahal izango dira. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 15etik aurrera egongo da zabalik, aurrekontu-izendapena agortu arte, eta, gehienez ere, 2023ko irailaren 30era arte.
Deialdia hemen kontsulta dezakezu.
