Cargando…

UAGAk martxoaren 17ko greba orokorrarekin bat egiten du

Martxoaren 17an, hainbat sindikatuk greba orokorra deitu dute Euskal Herrian Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa eskatzeko, hilean gutxienez 1.500 eurokoa izan dadin. Deialdiak, gainera, 50 gizarte eragile eta herritarren mugimendu baino gehiagoren babesa du eta horiei UAGA ere batu da.

Deialdia egin duten erakundeek salatu dute langile klasearen zati bat pobretu egin dela eta gizarte desberdintasunak areagotu egin direla. Horregatik, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata tokiko eremuan erabaki ahal izatea eskatzen da, Estatuko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren mende egon beharrean; izan ere, deitzaileek diote egungo gutxieneko soldata ez dela nahikoa lurraldeko bizi kostuari aurre egiteko.

UAGAk bat egingo du greba deialdiarekin eta beraz, bulegoak itxita egongo dira egun osoan.