2023ko kanpainako eko-erregimenen behin-behineko zenbatekoak argitaratu dira
Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) aurrerakinak ordaintzeko behin-behineko zenbatekoak argitaratu ditu NBEFk, 2023ko kanpainako eko-erregimenei dagokienez.
Laguntza horien urteko ordainketa bi alditan egin ahal izango da: nekazari edo abeltzain bakoitzak jasotzeko eskubidea duen zenbateko osoaren % 70eko aurrerakina, laguntza eskatzen den urteko urriaren 16tik azaroaren 30era bitartean egin ahal izango dena, eta eskaera egin eta hurrengo urte naturaleko abenduaren 1etik ekainaren 30era bitartean egingo litzateke saldoaren ordainketa.
Hemen zenbatekoak eta kalkuluei buruzko azalpen-oharra ikus ditzakezu.
