Cargando…
Viña de Rioja Alavesa

Mahastizaintzako ekoizpen ahalmena berreskuratzen laguntzeko ezohiko laguntzaren ebazpena argitaratu da

Eusko Jaurlaritzak atzo, apirilaren 3an, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren (DOCa) babespeko Arabako mahastizainentzako ezohiko laguntzen eskaera argitaratu zuen, aurreko kanpainan zuen ekoizpen ahalmena berreskuratzen laguntzeko. Agindu hori azaroaren 8an argitaratu zen.

Lehen argitaratu dugun bezala, laguntzaren balioa honelakoa da: hektareako prima bat, oroharreko prezioan, 1.462,5 €/ ha-koa, gehienez 10 hektareakoa eskaera bakoitzeko. Esleipenerako, lehentasuna eman zaie beren lursailetan mahats bilketa honetan % 80 edo gehiagoko ekoizpen errendimenduaren galera egiaztatzen zuten eskaerei.