UAGAren Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eskualdeetan
Aste honetan batzarrak egin dira UAGAko eskualde guztietan, azken Batzorde Probintzialean egitea erabaki ondoren. Zuzendaritza Batzordea berria aurkezteaz gain, sindikatuaren egoeraren eta lehen hilabete hauetan sektoreko eragileekin izandako bileren berri eman da. Gainera, sektoreei eta arloei buruzko informazioa zabaldu da, eskualde bakoitzaren interesen arabera.
Laburbilduz, batzarrak oso irakasgarriak izan dira eta bertaratuek ideiak eman dituzte. Zuzendaritza Batzordearen asmoa urtean bi batzar txanda egitea da, bata irailean eta bestea otsailean, sindikatuaren Batzar Nagusiaren aurretik.
