Aurrerapenak Arabako Foru Aldundiarekin izandako negoziazioetan: hilabete honetan BEZa itzuliko da eta PFEZn justifikazio zaileko gastuen hobariari eutsiko zaio
UAGA, administrazioekin lan-mahaien bidez negoziazioan aurrera egiteko konpromisoari eutsiz, Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Inguruneko diputatua den Amaia Barredorekin eta Ogasuneko diputatua den Itziar Gonzalo de Zuazorekin bildu zen atzo, zuzendariekin batera. Eduardo Aguinaco, Arlo Estrategikoetako zuzendaria ere bertan izan da. Aurrerapen esanguratsuenen artean, nabarmentzekoa da zergen arloan, lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa martxoan itzultzeko konpromisoa […]













