Cargando…

411 gurutze landa ingurunearen heriotza irudikatzeko

Joan den larunbatean, hainbat plataformek elkarretaratzea deitu zuten Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. 411 gurutze jarri ziren landa-ingurunearen heriotza irudikatzeko, makroproiektu fotovoltaikoen mehatxuaren aurrean. UAGAk ere parte hartu zuen protesta horretan. Bestalde, urriaren 26an manifestazio handi bat egingo da Gasteizen, lurraldearen alde eta makroproiektu horien aurka. Deialdi masiboa izatea nahi da […]

Lehendakaria, upategi handiekin

Imanol Pradales lehendakaria Oionen izan da aste honetan, Bodegas Faustinoren eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian. Deigarria da, izan ere duela bi aste ospatu zen mahats bilketaren jaian lehendakaria ez zelako agertu. Mahats-bilketaren jaia eskualde oso baten jaia da nekazari eta upategi guztiena. Oionera bakarrik joatea, enpresa-talde handi baten deira, intentzio adierazpen bat dirudi, baita sektore osoarekiko […]

Lobo ibérico

Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Planak otsoa lurralde osora hedatzea sustatzen du eta mendiko abeltzaintza alboratu egiten du

Azteazkenea,, irailaren 18a, argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana jendaurrean jartzeko ebazpena. Euskal nekazal eta abeltzain sindikatuok uste dugu, dokumentuaren azterketa sakonago baten faltan, plan honek berriro ere alboratzen duela mendiko abeltzaintza, sakoneko arazoari heltzea saihestuz eta sektore horri laguntzeko egitura-neurriak ezartzeari uko eginez, azken ondorioek arriskuan jartzen dituzte bai abeltzaintzaren eta […]

tractor

UAGAk lan-poltsa bat sortu nahi du lan-istripuak eta ustekabeko beste gertakarieren aurrean laguntzeko

Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak hainbat lan istripu edo ustekabeko izan ditzake bere eguneroko jardueran eta horien ondorioz, baserritarrek ezin dute bere egunerokotasuna aurrera eraman. Askotan, auzokide boluntarioek betetzen dute hutsune hori eta interesik gabe laguntzen dute lanetan. Hala ere, bajak denboran luzatzen direnean, lana berme osoz kubritu ahal izateko eskulan profesionala behar da. Hori dela […]

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

Irailaren 21an, makroparke fotoboltaikoen aurkako elkarretaratzea Lubianon

Bihar irailak 21, goizeko 12etan, hainbat plataformak elkarretaratzea deitu dute Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. Helburua da Arabako Lurralde Historikoan makroparke fotoboltaikoak gaitzestea, Vitoria Solar 1 eta Solar 2 proiektuetarako nekazaritza-lurrak okupatu nahi diren eremu batean. UAGAtik, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

UAGA eta AGAren Nekazaritza Merkatu Gardenak harrera ona izan du

Joan den larunbatean, UAGAk eta AGA S.Coop-ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatu zuten. Merkatu horren helburua Arabako nekazaritzako produktuak herritarrei hurbiltzea da. Salmentaz aparte eta beste jarduera batzuk ere garatu zituzten, haurrentzako dastaketak, hitzaldi eta tailerrak. Merkatuan hamabost bat ekoizleen produktuen aniztasuna nabarmena izan zen eta publikoaren erantzunarekin pozik amaitu zuten eguna. Kokapen […]

Eskualdeko batzarren erronda hasiko dugu

UAGAren Batzorde Exekutiboak Eskualde Batzarrak deitu ditu datozen asteetarako, sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gai bateratzeko afiliazioarekin: Mobilizazioen balorazioa. Urriaren 26ko mobilizazioa Administrazioekin negoziazioa: Eusko Jaurlaritza (sailaren aurkezpena eta harremanak UAGArekin) eta Arabako Foru Aldundia Aldaketak Gizarte Segurantzan Aldaketak NPBn Zereala (2024ko kanpainaren laburpena) Erremolatxa (harremanak Azucarerarekin) EHE (kalte-ordainak eta txertaketa) Otsoa Fotovoltaikoak (aurkeztutako alegazioak) Galde-eskeak […]

paisaje cerealista

UAGA Aldundiarekin bildu da nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreei kezkatzen dieten gaiak aztertzeko

Irailaren 10ean, UAGAko Batzorde Betearazleko kideak Noemí Aguirre Nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández Nekazaritza zuzendariarekin bildu ziren, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari eragiten dioten gaietan sakontzeko. Ezustean, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia ere bileran izan zen. Ahaldun Nagusia bertaratu zela aprobetxatuz, hilaren hasieran egindako adierazpenak aurpegiratu zitzaizkion. Halaber UAGAko kideek nabarmendu zuten lehen sektorea kezkatuta dagoela […]

tractor con hierba

Autonomoentzat garrantzitsua: kuotak arautzeko jakinarazpena

Gizarte Segurantzak laster erregularizatuko ditu 2023. urteari dagozkion kotizazio-oinarriak eta horren emaitza jakinaraziko die autonomoei. Jakinarazpen hori Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez bakarrik egingo du. Horretarako, autonomo guztiei gogorarazten zaie Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan jakinarazpen hori eskuratu ahal izateko beharrezkoa dela ziurtagiri digital bat izatea (Izenpe, gako iraunkorra, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria) edo […]

paisaje colza

2024ko nekazaritza-aseguruen kanpaina hasi da AGA S. Coop-en

UAGAren eta AGA Koop.en gure bulegoetatik pasa zaitezke neguko zerealak, lekadunak eta olio-laboreak aseguratzeko. Oleaginosetako asegurua (koltza eta kamelina): % 5eko hobaria izango duzu irailaren 30a baino lehen kontratatzen baduzu. Kontratazio-epea urriaren 31n amaituko da. Kanpaina honetan “GAINPREZIO” poliza kontrata dezakezu. Zereal-asegurua: % 5eko hobaria azaroaren 15a baino lehen kontratatzen baduzu. Kontratazio-epea abenduaren 20an amaitzen […]

viñas de Rioja Alavesa

ASAJAk, COAGek eta UPAk mahastiak erauzteko laguntzak eskatu dituzte eta EB osoan landaketa berriak debekatzea 2027ra arte proposatu dute

Estatuko nekazaritzako erakunde profesionalek ardoaren merkatuak bizi duen krisiari aurre egiteko proposamen garrantzitsuen dokumentu bat adostu dute. Ekoizpena mugatzera bideratuta dauden neurriak dira, gehiegizko eskaintza saihesteko eta eskarira egokitzeko ekoizpena. Administrazio eta erakundeei dagoeneko bidali zaizkien neurrien artean, mahastiak erauzteko dirulaguntza bat ezartzeko proposamena nabarmentzen da, gerora birlandatu edo behin betiko erauzteko aukeratik aparte. EEPek […]

Bihar Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat ospatuko dugu. Animatu zaitez!

Gure gizartean tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen esparruan, bihar larunbata, irailak 14, UAGAk eta AGA S. Coop.ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatuko dugu Gasteizko erdigunean. Azoka Independentzia kalean jarriko da, Foruen plazaren parean. Beste batzuetan bezala, Arabako era guztietako produktuen salmenta-postuak izango ditugu: gazta, ardoa, patatak, olioa, eztia, barazkiak, ogia, garagardoa, etab. Tokiko […]

Landa ingurua defendatzen duen “Gutxiengo erradikala” entzuten da Arabako Itzulian

Atzo, irailak 5, LaVuelta txirridularitza itzuliak Araba izan zuen protagonista, bere etapetako bat gure lurraldean ospatu baitzen. Erakusleiho bikaina munduari gure inguruneko edertasuna eta ontasunak erakusteko. UAGAk, beste kolektibo batzuekin batera, aukera hau aprobetxatu nahi izan du landa-inguruneari egiten ari zaion espoliazio prozesuarekin dugun nahigabea jakinarazteko. Energia eta azpiegitura proiektu handiak instalatuz, gure bizibidea edota […]