UAGAk alegazioak aurkeztu dizkie beste hiru proiektu fotovoltaikori
UAGA nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak aste honetan aurkeztu ditu hiru zentral fotovoltaiko proiekturen aurkako alegazioak: Vitoria Solar, Vitoria eta Ubalza II. Proiektu guztiek Balio Estrategiko Handiko eta Trantsizioko Landa Paisaiako gisa sailkatutako lurzoruei eragiten diete eta erabat bateraezinak dira Nekazaritza eta Elikadura Politikako Legearekin eta Nekazaritza eta Basogintzako Lurralde Plan Sektorialarekin. Plan honek babes berezia […]











