Cargando…

Bihar, guztiok Gasteizera gure lurraldearen defentsan

UAGAk, 17 erakunde, plataforma eta herri mugimendurekin batera manifestazioa deitu du bihar Gasteizen . Gizartea gure lurraldea arriskuan jartzen ari diren makroproiektuen aurka dagoela erakusteko.
Makroproiektuen aurka egingo den manifestaziorako deia egin duten erakundeok gizartearen erantzun masiboa espero dugu. 165 erakundek (administrazio-batzar, udal, sindikatu eta mota guztietako elkarte) bat egin dute lurraldea, gure herriak eta landa inguruneko bizimodua defendatzeko deialdiarekin.
Manifestazio honekin, honako hau EXIJITZEN DUGU:

  • aipatu makroproiektu horiek guztiak bertan behera gera daitezela, bai berriki aurkeztutakoak, eta baita izapidetzea aurreratuago dutenak ere.
  • enpresa handiek sustatzen duten lurraldearen harrapaketa gera dadila, eta Administrazioak ezinbestekoa den lurraldearen plangintza eta antolamendua egin dezala, ez guk eta ezta etorkizuneko belaunaldiek ere ez dezagun gure lurraldea eguzki-plaka, errota eoliko eta hormigoi itsaso bihurtuta ikusi.
  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak gure lurraldearekin espekulatzeari utz diezaiotela, eta haren defentsan apustu garbia egin dezatela; Araban bizitzen jarraitu nahi dugu.
  • ezkutatze praktikak bertan behera utz ditzatela eta informazioa garbi helaraz diezaiotela gizarte osoari.

Bihar arratsaldeko 6retan Gasteizko Bilbo plazan itxarongo zaituztegu. Traktoreak Gamarra Atariko kalean elkartuko dira 17 etatik aurrera.

Gure etorkizuna jokoan dago! Parte hartu!