Cargando…

Europako Batzordeak inkesta bat abiarazi du NPBren karga burkratikoari buruz sektorearen iritzia jasotzeko

Europako Batzordeak online bidezko inkesta bat egin du EBko nekazarien eta abeltzainen iritzia zuzenean jasotzeko. Helburua NPBren finantza-laguntzekin lotutako prozedurek eta arauek eta EBko elikadura- eta nekazaritza-arloko beste arau batzuek dakarten zamari buruz iritzia jasotzea da.

Galdesorta, galdera labur batzuez osatua, EBko hizkuntza guztietan dago eskuragarri (aukeratu hizkuntza goian eskuinean agertzen den menu txikian), esteka honetan. Emaitzekin nekazaritzaren sektoreak aurre egin behar dien zailtasunen eta konplexutasunen azterketa egingo da, eta NPBren sinplifikazioari buruzko egungo eta etorkizuneko eztabaiden eta lanen oinarri izan daiteke. Hori dela eta, inkesta egitera eta zabaltzera animatzen zaituztegu.