Cargando…

Uztailaren 24ra arte, Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzeko epea

Gogorarazten dizuegu datorren astean hasiko garela izapidetzen Gasteizko gure bulegoan IEH itzultzeko eskaerak, 2024ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoagatik. Guardian, udaberriko kimaketa kanpainaren ondoren hasiko gara eta uztailaren 24an amaituko da epea bi bulegoetan.

Laguntza izapidetzeko, beharrezkoa da 2024an kontsumitutako nekazal gasolioaren fakturak aurkeztea, gasolioa kontsumitzeko erabilitako makineriaren matrikulak eta ereduak eta ordainketa egin nahi duzuen kontu zenbakia ere. Aurreko urteetan eskaera UAGArekin egin baduzu eta aldaketarik egon ez bada, fakturak ekarri besterik ez da egin behar.