Cargando…

Elikadura-katea digitalizatzeko laguntzak emateko epea zabalik Irailaren 19ra arte

Eusko Jaurlaritzak laguntza-deialdi berri bat argitaratu du, elikatze-katearen industria digitalizatzen eta integratzen laguntzeko. Hiru laguntza-ildo bereizi ezarri dira:

  • Enpresentzako laguntzak digitalizazioari ekiteko: soluzio digitalen inplementazioa, ERPen moduko kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, merkataritza elektronikoaren ezarpena, etab.
  • Enpresentzako laguntzak digitalizazioan aurrera egiteko eta 4.0 teknologia txertatzeko: digitalizazioa ekoizpen-prozesuan eta produktuaren kontrola, elikagaien industriaren negozio-datuen analisia, elikadura-katearen konektagarritasuna ezartzea business intelligence bidez eta horrekin lotutako prestakuntza-jarduerak.
  • Abeltzaintzako ustiategientzako laguntzak: itxidura birtuala duten geolokalizazioko lepokoak erosteko behi, ardi, ahuntz eta zaldi aziendatan.

Azken laguntza honetan gailu zein softwarek aplikazio mugikorra edo web-aplikazioa izan beharko dute, animalien posizionamendua denbora errealean eta bistaratzean kontrolatzeko, hesi birtualak sortzeko eta abereak baztertzeko eremuak zehazteko. Horrez gain, animaliekin elkarreragiteko aukera izan beharko dute, zehaztutako hesi birtualak errespeta ditzaten eta bateriak kudeatzeko sistema bat, iraunkortasuna bermatzeko eta etorkizunean birjartzeko. Lerro honetako ustiapen bakoitzeko laguntza 60.000 eurokoa izango da gehienez. Ardientzako lepokoak eskatzen dituztenek, 20 abere bakoitzeko lepoko bat baino ez dute eskuratuko.

Laguntza horiei buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezu eta online tramitazioa egin, esteka honetan.