Cargando…
finca de lúpulo

Urriaren 13ra arte, laboreak dibertsifikatzeko minimis laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak aste honetan argitaratu duen Aginduan, ekoizpen-kalitatearekin edo -eraldaketarekin lotutako berrikuntzaren arloan nekazaritzako azpisektoreen dibertsifikaziorako laguntzetarako 2023rako deialdia argitaratu du, minimis laguntzen araubidearen barnean.

Laguntza hauen helburua kalitatezko nekazaritza-nitxo berriak martxan jartzea da, nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetze prozesuak errazteko.
Nekazaritzako ekoizpen-sektorean hauetako laboreetarako bideratzen dira laguntzak:
• Lupulua
• Zereal okingarriak
• Fruitu lehorrak (intxaurrondoak eta hurritzak)
• Boilurra
• Gizakien edo animalien elikadurarako oleaginosak
• Olibadiak

Abeltzaintza-sektoreetan:
• Esne-ahuntzak
• Endurance zaldia

Onuraduneko eta laguntzen lerro bakoitzeko zenbatekoa ez da 7.000 € baino gehiagokoa izango. Baldintza nagusietako bat honako hau da, ustiategiak minimis erregimenari atxikitako laguntzetan edozein kontzepturengatik 20.000 € jaso ez izana, deialdi honen aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean.

Agindua esteka honetan kontsulta dezakezu eta izapidetze elektronikoa hemen egin dezakezu. Epea urriaren 13ra arte zabalik egongo da.