Eusko Jaurlaritzak Patataren Plan Sektoriala aurkeztu du
Eusko Jaurlaritzak Patataren Plan Sektoriala aurkeztu zuen atzo, Akis foroaren baitan. Topaketan ekoizleak, kooperatibak, enpresak eta erakundeetako eragileak bildu zituen, baina Arabako Foru Aldundiaren eta hazitarako patata ekoizten duten erakunderen baten falta sumatu zen.
Patataren azalera handitzea, haren errentagarritasuna hobetzea eta gure baldintza agroklimatikoetara egokitutako barietate propioak garatzea dira planaren helburu nagusiak. Horretarako, bost lan ardatz ezarri dira: prestakuntza eta ikerketa; ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen bideragarritasunean oinarritutako ekoizpena; inbertsio-laguntzak ezartzea, produktua ekoizteko nahiz kontserbatzeko eta manipulatzeko laguntzak; Babestutako Jatorri Deitura sustatzea eta bultzatzea eta eragileen eta erakundeen arteko koordinazioan aurrera egitea.
UAGAk uste du beharrezkoa izango zela asmo handiagoko plan bat garatzea, ekoizle gehiago har zitzakeena.
