Europako erregelamendu berriaren zati handi bat, sektoreak egun aplikatzen du, espainako karbonoaren nekazaritzari buruzko txosten batek ziurtatzen duenaren arabera
Aste honetan, COAGek Espainiako karbonoaren nekazaritzari buruz egin duen txosten bat aurkeztu du Logroñon. Txosten horren arabera nekazal sektoreak generazioak daramatza klimaren aliatua izaten eta inork ez duela konpentsatu horregatik.
Txostenaren arabera, Espainiako nekazaritzak Europako erregelamendu berriak sustatu eta ziurtatu nahi dituen tekniketako asko dagoeneko sektoreak egiten ditu eta kobratu gabe. Hala nola larratze estentsiboa, mahastietako eta olibadietako landare estalkiak, inausketa hondarrak lurreratzea, zerealen eta lekadunen txandakatze tradizionalak…
Gainera, karbonoaren merkatuaren arriskuez ohartarazi du. Izan ere, inbertsio funtsek azalera handiak erostea baimenduz gero, benetako elikagai produkziorik gabeko landare estalki ziurtatuak landatzeko arriskua handitzen da eta nekazaritzako eredu soziala eta profesionala zuzenean mehatxatuta geratuko litzateke.
Hemen kontsulta dezakezu COAGek argitaratutako informazioa.
